Kokalekua (Zerrenda-estiloak - Zaharra)

Zenbakidun edo buletdun zerrendaren koskak, tarteak eta lerrokatzea ezartzen ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Buletak eta zenbakitzea - Kokagunea fitxa.


Maila

Hautatu aldatu nahi dituzun mailak. Aukerak maila guztiei aplikatzeko, hautatu "1-10". Kapituluen zenbakitzean, maila bakarra hautatu daiteke, edo erabili "1-10" aukerak, 'Paragrafo-estiloa' salbu, maila guztiei aplikatzeko.

note

LibreOffice Writerrek hemen erakusten diren kokatze-kontrolak erabiltzen ditu kokatzeko eta tarteerarako beste metodo bat erabiltzen duten dokumentuak irekitzean. Kontrol lehenetsiak izateko, ikus Kokalekua (Zerrenda-estiloak).


Kokagunea eta tarteak

Koskatu

Sartu hemen orrialdearen ezkerreko marjinaren (edo testu-objektuaren ezkerreko ertzaren) eta zenbakitze-arearen ezkerreko ertzaren artean utzi beharko den tartearen tamaina. Uneko paragrafo-estiloak koska bat badarabil, hemen sartuko den tamaina koskari gehituko zaio.

Erlatiboa

Uneko maila zerrenda-hierarkiako aurreko mailaren arabera koskatzen du.

Zenbakitzearen zabalera

Sartu hemen zenbakitze-arearen zabalera. Zenbakitze-ikurra area horretako ezkerrean, erdian edo eskuinean egon daiteke.

Zenbakitzearen lerrokatzea

Zenbakitze-ikurra zenbakitze-arearen ezkerrean, erdian edo eskuinean lerrokatzen du. Kokalekua doitu egin daiteke gutxieneko zuriunea mantentzeko.

Ohar-ikonoa

Zenbakitzearen lerrokatzea aukerak ez du ezartzen paragrafoaren lerrokatzea.


Lehenetsia

Koskaren eta tartearen balio lehenetsiak berrezartzen ditu.

Aurrebista

Uneko hautapenaren aurrebista bat bistaratzen du.

Kargatu/gorde

Kapituluak zenbakitzeko formatu bat gordetzen edo kargatzen du. Gordetako kapitulu-zenbakitze bat testu-dokumentu guztietarako egongo da erabilgarri.

Ohar-ikonoa

Kargatu/Gorde botoia kapitulu-zenbakitzeetarako soilik dago erabilgarri. Zenbakidun edo buletdun zerrenda-estiloetarako, aldatu paragrafoen zenbakitze-estiloak.


Berrezarri

Berrezarri uneko fitxan egindako aldaketak eta ezarri elkarrizketa-koadroa ireki denean aplikagarriak zirenak.

Aplikatu

Aldatutako edo hautatutako balioak aplikatzen ditu, elkarrizketa-koadroa itxi gabe.

Kontrol hau 'Zerrenda' estilo bat aldatzean soilik agertzen da.